Mezuak

Gaur egungo fenomeno digitala, fake newsak

Bat-bateko informazioaren aroan,  fake news  edo albiste faltsuak gero eta arazo handiagoa bihurtu dira. Albite engainagarri horiek berehala zabaltzen dira sare sozialen eta bestelako on-line komunikabideen bidez, eta ondorio larriak izan ditzakete. Baina, nola egin aurre  fake news ei? Galdera horri erantzutzeko eta albiste faltsuen inguruan gehiago sakontzeko erreportaje bat egin dugu, arlo ezberdinetako hiru aditu elkarrizketatu ditugularik: Udane Goikoetxea, kazetaria eta UPV/EHUko irakaslea; Ander Arguiñano, ingeniari informatikoa eta Jagoba Areitio, filosofoa eta irakaslea. Horren ondorioz, segidan Leire Barreras, Eneritz Casillas, Garazi Cuadra eta nik, Joana Arguiñano, egindako sare sozialetan hedatzen diren  fake news en inguruko erreportajea aurkezten da.

Elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea

Gaurkoan, pandero jolea zen Garazi Cuadra amurriotarra elkarrizketatu dut. Halaber, elkarrizketatuaren papera hartu dut igeriketa sinkronizatuaren inguruko elkarrizketa batean. Ondoren atxikita agertzen diren bideoetan elkarrizketatu eta elkarrizketatzaile moduan egin ditudan elkarrizketak agertzen dira, baita ere adimen artifizialarekin egindako elkarrizketa, zehazki errege berria koroatu duten Karlos III.a Ingalaterrakoari.

Yadira Maestre, nor da?

Yadira Maestre azkenaldian gero eta ezagunagoa bilakatu den artzain ebanjelista da. Atzo, Alderdi Popularrak antolatutako "Europa es Hispania" hitzaldian parte hartu zuen. Mintzaldian, PPren ekintza goraipatu eta Jainkoari bendizioak eskatu zizkion. Hori dela bide, segidan gehitutako bideoan, ekitaldi honen inguruko kronika laburra azaltzen da.

Katingo sarraskiaren urtemuga

Katingo sarraskia erregimen  sobietarrak 1940an egindako gerra-krimena izan zen. Bigarren Mundu Gerran, 22.000 bat ofizial poloniar, gerrako preso, intelektual eta zibil exekutatu zituzten Katin hiritik hurbil dagoen basoan, gaur egungo Errusian. Hasieran, sobietar agintariek sarraskia naziei leporatu zieten, baina NKVD polizia sekretu sobietarra izan zen horren erantzule. Hainbat hamarkadatan, Sobietar Batasunak sarraskian zuen erantzukizuna ukatu eta hura estaltzen saiatu zen.  Hortaz,  jarraian azaltzen den bideoan Katingo sarraskiaren 83. urteurrenaren berri ematen da.

EHUko Leioako Campuseko Biblioteka, nolakoa ote da?

Ondoren atxikituta agertzen den  slideshow  formatuko bideoan EHUko Leioako Campuseko Bibliotekaren argazkiak azaltzen dira, eskaintzen dituen zerbitzuen baliagarritasuna nabarmentzea bilatzen delarik. Egun, edozein informazio bilatzeko zein entretenitzeko Internetera edo sare sozialetara jotzeko joera dugu. Horregatik, askotan euskarri fisikoetatik jaso genezaken jakituria ahazten zaigu. Izan ere, gizarte azkar baten mente bizi gara, hots, informazio laburra eta arina eskuratzeko nahia gero eta handiagoa da. Hortaz, liburuak, aldizkariak eta egunkariak irakurtzea aspergarri gisa kontsideratuak dira maiz. Dena den, euskarri digital bezain garrantzitsuak dira, hainbatetan idatzizko edukiek informazio mamitsu eta sakonagoa dutelarik.