EHUko Leioako Campuseko Biblioteka, nolakoa ote da?

Ondoren atxikituta agertzen den slideshow formatuko bideoan EHUko Leioako Campuseko Bibliotekaren argazkiak azaltzen dira, eskaintzen dituen zerbitzuen baliagarritasuna nabarmentzea bilatzen delarik. Egun, edozein informazio bilatzeko zein entretenitzeko Internetera edo sare sozialetara jotzeko joera dugu. Horregatik, askotan euskarri fisikoetatik jaso genezaken jakituria ahazten zaigu.

Izan ere, gizarte azkar baten mente bizi gara, hots, informazio laburra eta arina eskuratzeko nahia gero eta handiagoa da. Hortaz, liburuak, aldizkariak eta egunkariak irakurtzea aspergarri gisa kontsideratuak dira maiz. Dena den, euskarri digital bezain garrantzitsuak dira, hainbatetan idatzizko edukiek informazio mamitsu eta sakonagoa dutelarik.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea

Gaur egungo fenomeno digitala, fake newsak